Uztaileko ohiko plenoa etzi egingo dute, eta Lekuonaren lankidetza hitzarmena aztertuko dute
Uztaileko ohiko plenoa egingo dute etzi arratsaldean, 18:30etik aurrera, eta bertan hamalau puntu aztertuko dituzte. Horietako nabarmenena Lekuona arte eszenikoen zentro bilakatzeko lankidetza hitzarmena izango da. Iazko kontu orokorra onartu ala ez ere erabakiko dute.
Mozioei dagokienez, Orereta-Errenteriako Bilduk bi izenpetuko ditu. Alde batetik, Ulia-Jaizkibel itsas erreserbaren gainekoa aurkeztuko du Eguzki talde ekologistak. Bestetik, Bilgune Feministak abortoa zigor kodetik ateratzea proposatzen duena izango dute eztabaidagai.