Kontzertuaren aurkezpena
Irungo Udaleko Belen Sierra Kultur delegatuak, Ametsa abesbatzako Fernando Etxeparek eta Irun Hiria Musika Bandako Jose Maria Rastrillak ‘Popularmente Luis Mariano’ izeneko emanaldia aurkeztu dute gaur goizean. Larunbaterako finkatu dute hitzordua, San Juan plazan, 22:00etan abiatuta.
Musika eta dantza uztartuta, 180 bat lagun igoko dira eszenatokira. Denera, bost bloketan banatuta dago emanaldia, estilo bakoitzaren arabera. Hala, lehena Mexiko izenpekoa izango da eta horren ondoren, euskal blokea, bloke andaluza, boleroak, valsak eta jazza entzuteko aukera edukiko dute bertaratzen diren lagunak.