Igandeko eraso sexista salatzeko elkarretaratzera deitu dute
Txingudi Antisexista plataformak igande goizean Geltoki kalean gertatuko eraso sexista salatzeko deialdia luzatu du, bihar, 19:30ean. Elkarretaratzea erasoa gertatu zen kale berean egingo dutela azaldu dute plataformatik. “Emakume bat erasotua denean guztiak gara erasotuak”, gaineratu dute kideek.