Don Vito txapelketako azkeneko fasea gaur hasiko da, multzoko partidak atzo bukatu ondoren. Partida guztiak bezala, Miguel Irastorzako zelaian jokatuko dituzte. Zortzi taldek egin dute aurrera, eta lau kanpoan geratu dira. Zazpigarren eta zortzigarren posturako hiru talde zeuden, eta denek hamarna puntu lortu dute, Nomis Nodek atzo, azkeneko partidan, gol batengatik irabazi ondoren. Gaur, 19:15ean, Do Eta Mi Guitarrak eta Ronaldosek jokatuko dute, eta 20:20ean, berriz, Baretasek eta Nomis Nodek. Bihar jokatuko dituzte final laurdenetako gainontzeko bi partidak, etzi finalerdiak eta ostiralean kontsolaziozko zein ohorezko finala. Ondoren, Bici taldekoek (azken sailkatuek) prestatu beharko dute parrilada. Informazio gehiago, txapelketaren
webgunean.