Udalaguntzari buruz San Martinek esandakoa kritikatu du EAJk
Xabier Iridoy EAJ Udal Taldearen bozeramaileak ez ditu begi onez ikusi Fernando San Martin Hezkuntza delegatuak Udalaguntza programaren inguruan egindako adierazpenak. Hiritarrei "informazio zorrotza" emateko eskaria luzatu dio Iridoyk San Martini, "udal gobernuak, nahita, datu batzuk gorde baititu".
Xabier Iridoy EAJ Udal Taldearen bozeramaileak ez ditu begi onez ikusi Fernando San Martin Hezkuntza delegatuak Udalaguntza programaren inguruan egindako adierazpenak. Hiritarrei “informazio zorrotza” emateko eskaria luzatu dio Iridoyk San Martini, “udal gobernuak, nahita, datu batzuk gorde baititu”.
“Lehenik eta behin, Udalaguntzatik jasotako ekarpena aurreko urteetakoa baino handiagoa” izan dela azpimarratu du EAJk. Datuak argitara eman ditu Iridoyk horretarako: “2010an, 177.447 euro; 2011n, 232.973 euro; 2012an, 12.642 euro; eta 2013ko ebazpenean 260.656 euro. Datu hauek, termino absolutuetan, adierazten dute Udalaguntzaren baitan, Patxi Lopezen gobernuko urteetan (2010-2012) ez zela orain bezain beste diru bideratu”.
Horrez gain, euskal administrazioak 700.000 euroko partida onartu zuela Leka Enea ikastetxerako gogora ekarri nahi izan du Iridoyk. Era berean, “Eusko Jaurlaritzari luzatutako hamaika inbertsioetatik premiazko sei esku-hartze” lehenetsi zituela esan du bozeramaileak, hala nola, “Belaskoenean, Elatzetan, Leka Enean, Toki Alain eta Txingudin, kasu bakoitzean dagokion kopurua finantzatuz”.
Zentzu horretan, diruz lagundu ez diren inbertsioak EAJren arabera ondokoak izan dira: “Leka Enea ikastetxean aterpe baten eraikuntza eta kanpoko arotzeria berritzea; Belaskoenea ikastetxean, idazkaritzako komunak eraberritzea eta estalduraren eraikuntza; eta Txingudin komunen leku-aldatzea”.