Santesteban lehen euskalduna izan da Giro Rosan, 24. postuan bukatuta
Atzo bukatu zen Giro Rosa, emakumeen itzulirik garrantzitsuena, Madonna del Ghisalloko mendatean. Ane Santesteban errenteriarra 31. postuan sailkatu zen atzo, Emma Pooley etapa irabazlearengandik hiru minutu eta erdira. Sailkapen nagusian, berriz, 24. bukatu du Alé-Cipollini-Galassia taldekoak eta lehen euskalduna izan da, Marianne Vosengandik 21 minutu eta berrogei segundura. Hamar eguneko lasterketa bukatu duen beste errenteriarra Dorleta Eskamendi izan da. Bizkaia-Durango taldeko txirrindularia 56. izan da, irabazlearengaik 55 minutu eta 49 segundura.
Vos Pauline Ferrand Prevot eta Anna Van der Breggen taldkideek lagundu dute. Rabobank Live taldea izan da Giroa menperatu duena. Euren atzetik iazko irabazle Mara Abbott geratu da, United Healthcarekoa.