Bitik bi. EuskoTren Liga hasi da, eta Pedreñan larunbatean nahiz Donostian atzo egindako estropadetan, lehenean Hibaika eta bigarrenean Pasai Donibane Koxtape-San Juan nagusi.
Herritarrek harrera egin zieten arraunlariei
Bitik bi. EuskoTren Liga hasi da, eta Pedreñan nahiz Donostian atzo egindako estropadetan, lehenik Hibaika eta gero Pasai Donibane Koxtape-San Juan nagusi. Ez hori bakarrik. Bi banderez gain, Kantauriko emakumeen liga indartsuenean lehiatzeko eskubidea nagusitasun osoz lortu dute arrosek eta beltzek, bi jardunaldietan lehen bi postuak lortu dituztelako, Zumaia hirugarren zelatan izan dutelarik. Eta noski, Pasai Donibaneko arraunlariei harrera egin zien herriak: Meipitik plazaraino Eusko Label banderarekin joan ziren emakumeak, harro. Plazan, udaletxe zaharrean, herritarren goresmena jaso zuten. Garai zaharrak Donibanera itzuli dira.
Arraunaren duelu historikoen traza hartzen ari da emakumeetan Pasai Donibane Kotxape-San Juan eta Hibaikaren arteko lehia. Nork ez ditu gogoan lehia historiko hauek gizonetan: Koxtape-San Pedro 1980. hamarkadaren bukaeratik batez ere, edo Zumaia-Santurtzi 1980. hamarkadaren hasieran, edo Orio Kaiku 1970. hamarkadaren bukaeran? Bada
Batelerak eta
Madalen ontziek daramaten martxak itxura hori darama, eta ezin jakin estropada bakoitzean nor izango den lehena. Hori bai, kontuz Zumaiarekin, eta adi ere Meirarekin.
Atzoko Donostiako Eusko Label Banderan hasieratik izan ziren nagusi sanjuandarrak. Erlojuaren kontrako lehia izanik, bistazko erreferentzia zuzenik gabe, latz aritu ziren bogan Juan Mari Etxabek entrenatzen dituen neskak, eta Pedreñako arantza ateratzea lortu zuten. Zazpi segundora bukatu zuen estropada Hibaikak, 13ra Zumaiak, eta 17ra Meirak. Garaipen erosoa. Baina hurrengoan zer? Hurrengoa Pasaian da, San Pedron, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Ikusgarria izango da Oarsoaldeko bi trainerien lehia, ziur.