Renee Tomlin eta Aitor Regillaga azkarrenak Donibaneko triatloian
Emakumeetan Renee Tomlin estatubatuarra, eta gizonetan Aitor Regillaga izan ziren azkarrenak larunbateko Donibaneko sprint triatloian. Lan bikaina egin zuten biek igerian 750 metroak, bizikletan 20 kilometroak (Jaizkibel igo eta jaitsi), eta lasterka bost kilometroak egiten.
http://youtu.be/XkkUrSPXE7c
Emakumeetan Renee Tomlin estatubatuarra, eta gizonetan Aitor Regillaga izan ziren azkarrenak larunbateko Donibaneko sprint triatloian. Lan bikaina egin zuten biek igerian 750 metroak, bizikletan 20 kilometroak (Jaizkibel igo eta jaitsi), eta lasterka bost kilometroak egiten. 200 parte hartzailetik gora izan ziren, eta antolatzaileek dena ganoraz atondu zuten proba ondo joateko. Saiatu eta lortu zuten. Ondokoak proban HITZA-k ateratako bigarren argazki galeriakoak dira. Ondokoa izan ziren podiuma osatu zuten lagunak:
Emakumeen kategorian:
- Renee Tomlin 1:16:24
- Kirsten Kasper 1:16:36
- Itsaso Leunda 1:19:52
Gizonen kategorian:
- Aitor Regillaga 1:08:54
- Pello Osoro 1:09:36
- Ander Agirre 1:10:09
Donibaneko triatloia 2014 sailkapena