Portugal, Bolibia eta Herrialde katalanetako folklorea Antxon
Nazioarteko folklore jaialdia antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak larunbaterako. Hiru talde gonbidatu dituzte Antxora: Mi Nuevo Potosi, Bolibiako dantzak egiten dituena; Falcons de Villafranca taldea Herrialde katalanetatik datorrena, eta Portugaletik heldu den Grupo Folclorico de Barcelinhos. 18:00etan hasiko da dantzarien dedfilea, eta 20:00etan dantza emanaldia egingo dute
Nazioarteko folklore jaialdia antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak larunbaterako. Hiru talde gonbidatu dituzte Antxora: Mi Nuevo Potosi, Bolibiako dantzak egiten dituena; Falcons de Villafranca taldea Herrialde katalanetatik datorrena, eta Portugaletik heldu den Grupo Folclorico de Barcelinhos. 18:00etan hasiko da dantzarien dedfilea, eta 20:00etan dantza emanaldia egingo dute, Gure Zumardian. Aipatutako taldeez gain, Alkartasunako dantzariak ere aterako dira dantzara.
Alkartasuna dantza taldea 50. urteurrenaren harira antolatu du elkartrukea. Orain gutxi Katalunian izan dira dantzari antxotarrak, eta orain, katalanak hartzea egokitu zaie. Kontatu dutenez, ostegunean dira hona iristekoak, eta Pasaia Lezo Lizeoan hartuko dute ostatu. Antxon ez ezik, talde katalanak Donostiako portuko karmenetan du emanaldia, ostiral goizean.