Karmenetan, gaur, haurrak protagonista
Asteburuan jendetza ibili da Trintxerpen, karmenak ospatzen, baina festak oraindik ere ez dira bukatu. Asteazkena bitartean, oraindik ere, hamaika jarduera daude iragarrita, gehientsuenak haurrentzat. Apar festa, tailerrak, puzgarriak,... eskaintza zabala da datozen egunotan txikienentzat. Asteburuan hiru danborrada irten dira eta oraindik beste hiru irten behar dira. Irudietan, Azkuenekoa: http://youtu.be/SONsrXeAa-s
- 11:00 Puzgarriak Euskadi etorbidean. Tokia: Euskadi etorbidea.
- 11:00 Aerojazz INDRA akademiaren eskutik. Tokia: Azkueneko pista.
- 12:00 Haur-jolasak, Boveda Gazte Elkartearen eskutik. Tokia: Euskadi etorbidea.
- 17:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
- 18:30 Apar-festa. Tokia: Gernika plaza.
- 19:00 Hirurrena eta meza marinelen emazteentzat.