
Basterretxea Menchu Gal aretoko erakusketaren aurkezpenean
Irungo Udalak Jose Antonio Santano alkatearen bidez doluminak helarazi nahi izan dizkio Nestor Basterretxea eskultorearen familia eta lagunei. “Nire tristura adierazi nahi dut Nestor Basterretxearen heriotzagatik, euskal artista unibertsala” esan du alkateak, “Irunen, Jorge Oteizarekin batera sorkuntzarekiko eta kulturarekiko zuen konpromisoa argi utzi zuen artistak”. Irunekin “harreman estua” zuela adierazi du Santanok eta orain dela urtebete Mencgu Gal aretoan inauguratutako erakusketa gogora ekarri du.