Gaindegiak eta Lezoko Udalak hitzarmena sinatu dute eta horren harira udalerriaren gaineko hainbat datu eta mapa kontsulta daitezke atlasean
Hitzarmena sinatu dute Lezoko Udalak eta Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, eta horri esker udalaren webgunean Euskal Herriko
Atlas Sozio-Ekonomikoa kontsulta daiteke. Demografia, ekonomia, gizartea eta ingurukoa gaiak biltzen ditu atlasak eta atal horien barruan, besteak beste, herri guztien biztanleria, dentsitatea, ekintzailetasun industriala, barne produktu gordina, emakumeen langabezia tasa, etxebizitza kopurua eta artifizializatutako lur azalera kontsulta daitezke.
Ikasle eta irakasleentzat erraminta interesgarria izateaz gain, Euskal herriaren egoeraezagutu nahi duen ororentzat dela atlasa esan du udalak: “Datuak kontsulta daitezke, deskargatu eta erabilera propioa eman informazioari, mapak kontsultatu, grafikoak ikusi, denbora lerroak intrepretatu eta Euskal Herria munduko testuinguruan aztertu edo eta kokatu”