18:00etatik aurrera, adinekoen bizitza kalitatea handitzeko herrian zer egin daitekeen aztertuko dute.
Hondarribiari begirada Kasino Zaharrekoen eskutik goiburuko jardunaldia egingo dute bihar arratsaldean Hondarribiko adinekoen etxean. 18:00etatik aurrera, adinekoen bizitza kalitatea handitzeko herrian zer egin daitekeen aztertuko dute. Luntx txiki bat prestatuko zaie, gainera.
Ekitaldia, Euskadi Lagunkoia egitasmoaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.
Informazio gehiagorako, bisitatu
Euskadi Lagunkoiaren webgunea.