Oarsoaldea Igeri Elkarteko Elena Rodriguez Santesteban errenteriarrak paper ona egin du Dordrechten (Herbehereak) jokatu den Europako Junior Txapelketan. Errelebotan ia domina lortzeaz gain, Euskadiko errekorra ezarri du 100 metroko bular proban.
Oarsoaldea Igeri Elkarteko Elena Rodriguez Santesteban errenteriarrak paper ona egin du Dordrechten (Herbehereak) jokatu den Europako Junior Txapelketan. Podiumetik hurbil ibili da, errelebotan 4. postuan geratu baita Espainiako selekzioarekin. 72 ehunekotara falta izan zaizkio brontzerako bakarrik. Horrez gain, 100 metroko bular proban finalera sartzeko puntuan egon da, segundu erdira geratuz. Behintzat Euskadiko errekorra lortu zuen, 1’11”74ko marka jarriz. Picornellen (Bartzelona, Katalunia) jokatuko den Espainiako Junior-Absoluto txapelketan hartuko du parte, eta maila absolutuko zazpigarren marka onenarekin aurkeztuko da.
Elena Rodriguez Santesteban, Europako Txapelketan