Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.
Hai Al Bustan eta OKEko kideak, Ugaldetxoko zelaian
Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.
Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) eta Hai Al Bustan taldeetako kideek lagunarteko partida jokatu zuten atzo. Horren ondoren, OKEk palestinarrei futbolean aritzeko arropa (elastikoak, galtzerdiak…) oparitu zizkien, hara eramateko.
OKEtik esan dute palestinarrak “oso gustura” egon direla Euskal Herrian. Eta desio dute Palestinako erasoak gelditu, eta haien lurraldean hemen bezain zoriontsu izan daitezela, “elkartasunezko besarkada bat oiartzuarren partetik”.