
Karmen Eguneko artxiboko irudia
Bihar (hilak 13, igandea), Karmen Eguna ospatuko dute hondarribiarrek. 17:15ean portuko elizan otoitz egin ondoren, 17:30ean Karmengo Amaren irudia hartuta prozesioa egingo dute Benta Zaharrera, han Marloi ontzira igo eta badiarantz joateko. Han, itsasoan lanean hildakoen omenezko errespontsua egingo dute.
Udalaren, kofradiaren eta Musika Eskolako txistularien laguntzagatik egingo dute aurten ere ekitaldi hori.