Hondarribiko Udala: "Samina agertu nahi diegu familiari eta hurbilekoei"
“Hondarribiko Udalak Basterretxearen heriotza dela-eta samina agertu nahi die familia eta hurbileko guztiei”. Horrela azaldu du udalak Nestor Basterretxea hil delako bere dolu mezua. Bermeon (Bizkaia) jaio arren, aspaldiko urteetan Hondarribian bizi zela nabarmendu du udalak, eta horren harira 2009ko irailaren 7an Hiriko Urrezko Intsignia jaso zuen sortzaileak, “gure hiriarekin duen lotura kontuan izanik, eta bere giza ibilbide artistiko eta ospetsua ikusirik alde batetik, eta bestetik euskal kulturari egindako zalantzarik gabeko ekarpena eskertzeko”.