Irungo familiak laguntzeko, eta hiriko komertzioa bultzatzeko, eskola materialarekin harremana duen iniziatiba abian jarri du udalak, apirilaren 4an hiriaren egoeran eztabaidan gobernu taldeak agindutakoaren harira. Horrela, udalak, 310.000 euroko diru poltsa bideratuko du Irungo familiek hiriko komertzioetan eskola materiala eros dezaten, zehazki, 1997 eta 2008 urteen artean jaiotako haurren materiala.
Irungo familiak laguntzeko, eta hiriko komertzioa bultzatzeko, eskola materialarekin harremana duen iniziatiba abian jarri du udalak, apirilaren 4an hiriaren egoeran eztabaidan gobernu taldeak agindutakoaren harira. Horrela, udalak, 310.000 euroko diru poltsa bideratuko du Irungo familiek hiriko komertzioetan eskola materiala eros dezaten, zehazki, 1997 eta 2008 urteen artean jaiotako haurren materiala. Baldintza jakin batzuk daude.
Laguntzak eskolako materiala (koadernoak, idazteko gailuak, orriak, karpetak, estutxeak, motxilak, eskolako liburuak, kalkuladorak…), jantziak (uniformeak, mantalak, betaurrekoak, oinetakoak, kirol hezkuntzarako materiala…), eskulanetarako gaiak erosteko izango dira, eta familiei diru laguntzak emateko hiru tarte zehaztu ditu udalak, familien urteko diru sarreren araberakoak:
- Urteko diru sarrera gordina 25.000 euro artekoa duten familiei gastuaren %75 ordainduko zaie.
- Urteko diru sarrera gordina 25.001 euro eta 37.000 artekoa duten familiei gastuaren %50 ordainduko zaie.
- Urteko diru sarrera gordina 37.001 eta 50.000 euro artekoa duten familiei gastuaren %25 ordainduko zaie.
- 50.000etik gorakoek ez dute aukerarik laguntza jasotzeko.
Material horiek hiriko komertzioetan erosi behar dira, uztailetik urriaren 15era arte. Udalak esan du oso garrantzitsua dela erosketa tiketa gordetzea, diru laguntza jasotzeko eskaera egiten denean ezinbestekoa baita gastua justifikatzea. Hala, laguntza eskaerak irailaren 15etik urriaren 15era aurkeztu behar dira, eta udalak gomendioa eman du haren webgunea erabiltzeko horretarako, Irun txartelarekin (010era deituz edo BAZen bulegoan lor daiteke).
Udalak esan duenez, 6.589 haurrek jaso dezakete laguntza, 4.653 familiatakoak.