Memo Gonzalez, goizean, soinu probak egiten
Lehen aldiz aurten Hondarribia Blues Festivaleko gune izan da Arma Plaza. Atzo estreinatu zuten bertako Carlsberg gunea, Holland K. Smithen kontzertuarekin. Bete egin zen plaza, goraino. Eta denek, elkarrengandik hurbil-hurbil, bluesaren eztanda nabaritu zuten, alardearen deskarga bat izango balitz bezala. Kontzertu hori arratsean izan zen, afaldu aurretik.
Afaldu ondoren Bentako agertokian izan ziren emanaldiak, zehazki La Testa Pazza, Jimmy Barnatán & The Cocooners eta Gov’t Mule taldeenak. Euria egin zuen, baina tira, bluesak ere badu euritik eta goibeltasunetik zerbait.
Gaur gune guztiak izango dira martxan, eguerditik gainera. Ondo irudia Memo Gonzalezena da (15:00etan joko du Bentako Blues Villagen, aurretik 14:00etan La Testa Pazza bigarrenez izango duelarik). 13:00etan, herri barbakoa dago. Eta arratsalde-gauean, beste bost emanaldi. Beheko egitarauan ikus daitezke.