Sevillan, Euskal Herriko bigarren talde onena izan zen Hondarribia, Irungo Santiagotarraken atzetik. Bihar, aulki mugikorrari buruzko erreportaje luze bat argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZA-k, papereko edizioan.
Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) bi domina lortu zituen joan den asteburuan Sevillan (Andaluzia), La Cartujako olinpiar eremuan egindako aulki mugikorreko Haur eta Kadete mailetako Espainiako Txapelketan. Kadeteetan, lemazainik gabeko lauko ontziak lehen postua lortu zuen, etxeko Nautico taldearen kontra borroka bizia eduki ondoren; azkenean, 11 ehunenekoengatik irabazi zuten hondarribiarrek. Haurretan, berriz, mutilen zortzikoak brontzea eskuratu zuen, eta 33 ehunenekoengatik ez zuten zilarrezkoa jantzi.
Kadeteen laukoak urrezko domina lortu zuen
Bi ontzi horiez gain, beste bik parte hartu zuten A finaletan, mutil kadeteen zortzikoak eta lemazainik gabeko biko ontziak. Biek emaitza bera lortu zuten, bosgarren postua.
Espainiako Txapelketa eta gero, aulki mugikorreko haur eta kadeteek denboraldia bukatu dute eta atseden izateko aukera izango dute iraila erdira arte.
Sevillan, Euskal Herriko bigarren talde onena izan zen Hondarribia, Irungo Santiagotarraken atzetik. Ostiralean aulki mugikorrari buruzko erreportaje luze bat argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan. Besteak beste, HAEk eta Santiagotarrakek Espainiako maila desberdinetako txapelketeta lortutako emaitzak landuko ditu erreportajeak eta hainbat pertsonen adierazpenak jazoko ditu, hala nola, Edorta Kanpandegi HAEko arduradunarenak, Iñaki Peña Santiagotarrakeko entrenatzailearenak, eta maila desberdinetan domina lortutako zenbait arraunlarirenak.
Haur eta kadeteen Espainiako Txapelketa
- Urrezko domina. Kadete Mailako 4- ontzia: Ohian Mancisidor, Beñat Amunarriz, Patxi Arburua eta Borja Tudero.
- Brontzezko domina. Haurren Mailako 8+ ontzia: Beñat Alkain, Mikel Williams, Oiher Poplawski, Unai Etxepare, Ibai Camarero, Unai Lekuona, Xabier Irigaray, Telmo Bald eta Jon Lekuona lemazaina.