XIX. San Martzial Trinketeko bikoteak
XIX. San Martzial Txapelketaren gomazko paleta modalitateko finalak jokatu zituzten hilaren 28an Ramuntxo Trinkete Klubeko eta Kurpil Kirolak elkarteko pilotariek. Kurpileko Unai Sorzabalberek eta Migeltxo Almandozek osatutako bikotea Ramuntxoko Aritz Larrarte eta Gorka Mancisidor bikotearen aurka lehiatu zen. Partida orekatua izan arren, 30-25 gailendu zen azkenean Larrarte-Mancisidor bikotea.
Eguna girotze aldera, kimu mailako Iker Etxebeste eta Unai Amiano bikotea Ander Terroba eta Iker Amiano bikotearen aurka aritu zen. Lagunarteko partida izan zen.
Bukatzeko, kontent agertu dira Ramuntxo klubekoak orain arte lortutako garaipen guztiekin, esaterako: “Txingudi, Gipuzkoa, Euskadi, Estatu mailako Opena, San Martzial eta Gravni” .
Europako txapelketa abuztua bukaeran jokatuko dute Ramuntxo Berri Trinketean.