Jesus Mari Etxeberria euskal presoaren lagunek istripua izan dute espetxetik bueltan
Jesus Mari Etxeberria Goierri Oreretako euskal presoaren bi lagunek istripua izan zuten hilabete hasieran Puerto III (Cadiz, Andaluzia, Espainia) espetxean bisita egin eta bueltan zetozela. Burgos inguruan kamioi batek karga galdu, gasoleo tankea apurtu eta isuri egin zuen errepidera. Atzean zihoazen hiru autoek talka egin zuten ondorioz. Kalte fisikorik ez dute jazo Goierriren lagunek, baina bidaiatzen zuten autoa ezin zian dute oraindik Euskal herrira ekarri.
Goierriren lagunek izandakoarekin, azken lau asteetan euskal presoen senide eta lagunek lau istripu izan dituzte. 2014. urtean zazpi istripu izan dituzte senide eta lagunek, ” sakabanaketa politikak 30 egunetik behin istripu bat eragin du 2014. urtean”, salatu du Etxerat elkarteak. Tartean, Oreretako den Maitane Linazasoro euskal presoaren lagunak. Etxerat Elkartetik kasualitatea baino “kausalitatea” direla istripu horiek esan du.
Etxerat elkarteak gogora ekarri du bestalde, 25 urte direla dispertsioa martxan jarri zenetik, eta guztira, 16 senide eta lagun hil direla haren ondorioz errepideetan.