Igandeko istripua argitze aldera, ikerketa abiatu du Ertzaintzak
Hondarribiko jazoeraren berri izan eta berehala jarri zen martxan Polizia. Igandean bertan, esaterako, umearen gainera eroritako atearen orriak garabi batekin hartu eta polizia etxera eraman zituzten, bertan xeheago aztertzeko asmoz.