Gaur da Antxoko sanferminetako azken eguna. Haurren Eguna izanda, eurentzat izan da uztailaren 8aren pauta nagusia, haurrena izan dela kalea: goizeko jokoekin, Txabol Sotoko bazkariarekin, erraldoi eta buruhandiekin, (19:00etan ere daude)… Baina erretiratuek ere izan dute zer esan, euren jokoetako sariak jaso dituztelako, eta aldi berean, Zaharren Tokian bazkaria egin dutelako. Gazteak ere jateko bildu dira, aurretik, baina, batel estropada eta kukaña eginda. Tira, azken egunean, den-denek izan dute zer esan, eta zer jan Antxon, zapi gorria oraindik lepoan.
Goizeko erraldoi eta buruhandiak, haurrekin
Argazki horiek guztiak
Hitzaren webgunearen Irudiak atalean ikus daitezke, sanferminen txokoan.
Sanferminetako azken orduetarako badira hainbat ekitaldi. Horiek gozatuko dituzte antxotarrek
Gaixoa ni abestu aurretik.