Azken txanpan dira Antxoko sanferminak
Gaur gauerdian bukatuko dira Antxoko sanferminak, baina aurretik, oraindik parrandarakoa indarrak badituztela frogatuko dute antxotarrek. Gaur, Marealtaren inguruan izango da giroa, besteak beste, kukaña eta koadrilen arteko batel estropada antolatu dituztelako gaurko. Hona azken eguneko egitaraua:
- 09:30: Jubilatuen mahai jokoen finalak.
- 11:00: Egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak Biterin.
- 11:00: “Tratu ona nahi dut, pasa hitza!” udal kanpainaren barruan, haurrentzako tortilla eta xake Txapelketak Txabol Sotoan
- 11:30: Jubilatuen toka eta bote Txapelketak Axularren.
- Ordu berean, batel Estropadak Marealtan.
- Ondoren, kukaña.
- 13:00: Buruhandiak eta erraldoiak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
- Ordu berean, Jubilatuen sari banaketa.
- 14:00: Haurrentzako bazkaria Biterin.
- 14:30: Jubilatuen bazkaria jubilatuen egoitzan.
- Ordu berean, gazte parrillada errekan.
- Ostean, karropoteoa.
- 16:30: Futbito txapelketako finalak Usozen.
- 17:00: Puzgarriak eta apar festa haurrentzat Zumardian.
- 17:30: Karlos DJa Axularren.
- 19:00: Buruhandiak eta Erraldoiak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
- 20:00: Alkarkideren eskutik erromeria Azokan.
- 23:00etan su festa: era askotariko piroteknia-erakustaldia Katuen Etxadian. Antolakuntzak ezarritako segurtasun neurriak errespetatu, mesedez.
- 23:30: zezen suzkoa Zumardian.
- 00:00: Gaixoa ni Zumardian, Pasai Txarangarekin, aurtengo jaiei amaiera emateko; jadanik gutxiago falta da 2015ko sanferminetarako.