Zapi gorriek Antxoko zerua estaliko dute gaur
Iritsi dira sanferminak Pasai Antxora. Gaur hasi eta asteartera arte luzatuko da festa. Txupinazoa 20:00etan izango da, baina aurretik gazteak irtengo dira karropoteoan, jaietarako grinaz. Hemen gaurko egitaraua:
- 17:30: Karropoteoa Gaztetxetik abiatuta.
- 19:30: Jaien aurkezpen ekitaldia Zumardian. Ekitaldian danborrada guztietako kantinerei zintak jarriko dizkiete: Kristiñe Osa Garcia (Basari), Marian Rodriguez Gonzalez (helduak) eta Maitane Serrano Elizetxea eta Irati Prego Perez (haurrak); halaber, txapela eta loreak emango zaizkie Jokin Agote eta Mari Nieves Uranga jubilatuen ordezkariei. Ekitaldian izango dira, era berean, jaietako alkate txikiak, Udane Elorza Quintana eta Unai Urra Bouzas eta helduen danborradako Sukaldari Nagusia, Julian Uria Etxebeste. Era berean, saria emango zaio sanferminetako kartel-lehiaketako irabazle Francisco Brea Rodriguezi.
- 20:00: Txupinazoa Zumardian, suziriak eta kanpai-iraulketa. Pasai txarangak girotuko du herria.
- Ondoren, erraldoiek zapi gorria jaso ostean, buruhandiekin barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
- 20:30: Ez daudenen aldeko brindisa Zumardian.
- Ordu berean, dultzaineroen alardea Azokan.
- 20:45: San Fermin futbito txapelketako finalak Usozen.
- Ordu berean, Iñigo Perurena Biterin.
- 21:30: Helduen danborradako afaria Zaharren Biltokian.
- 22:30 kontzertua Gaztetxean.
- 23:00-04:00 Alaiki taldearekin berbena Zumardian.
- 23:30: Zezen suzkoa Axularren.
- 00:00: Helduen danborrada Pasai Txarangarekin batera. Luzuriagan hasi eta Zumardian amaituko dute.
- Ordu berean, Beñat DJa Azokan.
- 01:00: Zezen mekanikoa Okendo tabernaren inguruan.
- Ordu berean, Zo-Zongó taldearen Kolpez blai emanaldia barrutiko kaleetan zehar.
- 01:30: Larrain dantza Oarson.

