Txakurren jabeek bete behar dituzten arauak gogorarazi ditu udalak
Txakurren jabeek dituzten betebeharrak gogorarazi ditu udalak. Arau hauste larrien kasuan 300 eta 1500 euro arteko isuna ordaindu beharko dute jabeek.
Txakurren jabeek hainbat arau bete behar dituztela ekarri du gogora Lezoko Udalak. Hasteko, txakurrei janaria, edaria eta osasun asistentzia eman beharko dietela jabeek nabarmendu du udalak, eta behar fisiologikoez eta etologikoez arduratuko direla, halaber. Kate edo uhalez eraman beharko dituzte txakurrak herriko bide eta gune publikoetan eta baita eraikin kolektiboetako gune komunetan. Aurreko biak ez betetzeak arau hasute larria suposatuko dutela azaldu du udalak, “300 eta 1500 euro arteko isuna aurreikusia dugu halako kasuetan”.
Arau hauste arina izango da txakur kakak bide eta plaza publikoetan, parkeetan edota apaindurarako edo pertsonen pasadizorako diren lekuetan uztea jaso gabe. Isuna 600 euroraino artekoa izango da kasu honetan. Txakurrak sortzen dituen kalte, galera edo arazoen erantzulea jabea izango dela gogorarazi du udalak, bestalde. Amaitzeko eskumena duen organoak eskatzen duen informazioa ematera behartuta daudela txakurren jabeak esan du udalak.