Bihar, larunbatarekin, Hondarribiko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da San Pedro kalean, urte osoan asteazkenero Damarri kalean izaten den bezala. Udako sasoiko produktuak salduko dituzte: tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…
Bihar, larunbatarekin, Hondarribiko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da San Pedro kalean, urte osoan asteazkenero Damarri kalean izaten den bezala. Ekainaren 21ean hasi ziren baserritarrak San Pedron saltzen eta lehen bi egunetan ez zen jende gehiegirik agertu erostera. Zenbait ekoizle kexu agertu izan dira haien ustez ez delako behar bezala iragarri larunbateko azokarekin hasi direla.

Iaz hasi ziren udan azoka Portuan jartzen
Hori horrela, udalak prentsa oharra bidali du komunikabideetara eta herritarrei dei egiten die herriko baserritarren produktuak erosteko: “Iaz hasi ginen larunbatetan hiri erdira ekartzen azoka, eta oso emaitza onak eman zituen, eta aurten jarraitzea erabaki dugu” esan du Nekazaritzako zinegotzi Kalixa Silanesek. “Aspaldian hasiak gara bertako ekoizleekin eta lehen sektorea sustatu nahi duten pertsonekin lanean, eta horren ondorioetako bat dira azoka hauek. Azokan erosi ahal izango diren produktuak udako sasoikoak izango dira: tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…”, gaineratu du Silanesek.
Iraila bukaera arte jarriko dute larunbateko azoka Portuan, 08:00etatik 13:00etara. Aurten, berrikuntza bezala, udalak eta Behemendik Botikako lurretan abiatutako agroaldean diharduen
Aitor Kriadok (
Xalbardin) bertan ekoitzitako produktuan salgai jarriko ditu azokan.