Beraungo eta Fanderiako zelaietan Donosti Cup jokatuko dute, aurten ere
Datorren astean jokatuko dute Donosti Cup oinarrizko futbolaren 23. ekitaldia, eta, aurten ere, Errenteria-Oreretako bi futbol zelaietan partidak ikusteko aukera izango da. 6.800 futbolarik hartzen dute parte txapelketan.
Datorren astean jokatuko dute Donosti Cup oinarrizko futbolaren 23. ekitaldia, eta, aurten ere, Errenteria-Oreretako bi futbol zelaietan partidak ikusteko aukera izango da. Hilaren 7tik 11ra Beraunen eta Fanderian norgehiagokak jokatuko dituzte, hainbat ordutegitan: lehenengo partidak 10:00etan hasiko dira, eta azkena 20:00etan bukatuko da. Sarrera doan izango da.
Txapelketan 21 herrialdetako 6.800 futbolari inguruk hartuko dute parte. Nesketan bost kategoria jokatuko dituzte, eta mutiletan, berriz, zortzi. Fanderia eta Beraunez gain, beste 26 zelai izango dira egoitza.