Sanmartzialak. Ekainak 29ko egitarau ofizialeko ekitaldiak
San Pedro eta San Martzial jaien igandeko ekitaldiak.
- 08:00 San Pedro eguneko diana hiriko zenbait auzotan, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 08:00 Txingudiko Dultzaineroen eskutik diana hiriko zenbait auzotan.
- 09:30 XCV. San Pedro Txirrindularitza Sari Nagusia Colon pasealekutik. Helmuga, leku berean 13:00ak aldera. Antolatzailea: Irungo Txirrindulari Elkartea.
- 10:30 Udalbatza San Juan plazatik abiatuko da Junkal Andre Mariaren Elizara, Txistularien Udal Bandak, Irun Hiria Musika Bandak eta Irungo Atsegiñako Erraldoiek lagunduta.
- 11:00 Meza nagusia Junkaleko Andre Mariaren Parrokian. Bertan izango da udalbatza.
- 12:00 Mezaren ondoren aurreskua dantzako du udalbatzak Junkaleko plaza txikian.
- 12:00 Irun Hiria Musika Bandak San Pedro eguneko ohiko kontzertua emango du San Juan plazako arkupeetan.
- 20:00 Txaranga Peña Poteo Urdanibia inguruan.
- 21:00 Kalejira Txanaleta plazatik. Colon pasealekua zeharkatu eta San Juan plazan bukatuko dute. Irun Hiria Musika Bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
- 21:30 Los Tranquilos erdialdean.
- 22:00 Lastargien oroitzapen ekitaldia. Gipuzkoa hiribideko anbulatoriotik atera eta Artaleku, Karrika Nagusia, San Juan, San Martzial, Sargia, Larretxipi, Ermita eta Arbesko Errota kaleak zeharkatu ondoren, Artigako zubian bukatuko dute. Antolatzailea: Pagoki Gazte Elkartea.