Txosnen aldeko bazkaria egiten ari dira Peña kalean
Egitarau herrikoi eta alternatiboaren barruan antolatuta, txosnen aldeko herri bazkaria egiten ari dira uneotan Peña kalean. 200 lagunetik gora bildu dira bazkarian, errusiar entsalada eta oilasko gisatua jateko gogoz. 17:00etatik aurrera txaranga doinuek arratsaldea girotuko dute eta gaualdean, Kulto kultibo taldearen kontzertua izango da, 00:00etan hasita.