Sanpedrotarrak festa giroan murgilduta daude. Atzo arratsaldean Josepa Amilibiak txupina bota zuenetik —baita lehenago ere—, ez ekitaldirik falta izan barrutian. Hortik aurrera, danborrada, afari eta abarren ondoren, LGTB Harrotasunaren bandera igo zuten gauerdian. Parranda giroa luzatu zen —baten bat oraindik etxera bueltatu gabe ibiliko da—, eta gaur goizean bestelako jarduera batzuen txanda izan da. Inude eta artzainen desfilea egin dute, eta gomazko pala txapelketa jokatu dute. Hainbat bazkari izan dira barrutian, eta arratsalde eta gauerako egitarau oparoa prestatuta dago. Eguraldi kaxkarrak ez du festa gogorik zapuztuko.
Hona hemen gaur arratsaldeko eta biharko egitarauak:
Gaur
- 18:30ean: Haurrentzako antzerkia, Patata Tropikalaren eskutik. Salbion.
- 19:30ean: Buruhandi eta erraldoiak.
- 20:30ean: Kartelada txoznatik.
- 21:00etan: Bokata jatea Arraunlari kalean.
- 21:30ean: Los Ladrones de Guitarra musika taldea Arraunlari kalean.
- 00:00etan: Makulu Ken + Besterik pe oholtzan. Ondoren, Dj Landerground.
Bihar
- 09:00etan: Diana txistulariekin.
- 10:00etan: Porrusalda txaranga.
- 10:30ean: Erraldoi eta buruhandien biltzarra, frontoian.
- 11:00etan: Licinio Recife meza.
- 12:00etan: Helduen inude eta artzainak.
- 17:15ean: Buruhandien entzierroa, Torretik abiatuta.
- 17:45ean: Erraldoien agurra.
- 18:00etan: Moztuiok, moztuiok buztana buruhandiari.
- 18:30ean: Esku pilota finala.
- 19:00etan: Esku pilota partida: Eugi-Asier Olaizola – Beloki II.a-Koka.
- 20:00etan: Sardina jatea Piñan.
- 00:00etan: Karaokea oholtzan.
Azpian, lehen bi egunetako argazki galeria.