Ehundik gora lagunek parte hartu dute X. Puzzle Txapelketan
Bikoteka aritu dira lehian X. Puzzle Txapelketan parte hartu duten lagunek. Ehundik gora puzzle zale bildu ditu Santiagoko Deabruak elkarteak Erromes plazan. Hiru maila ezberdinetan parte hartu dute interesatuek, adinaren arabera eta pieza kopuruaren arabera. Hori dela-eta, adin guztietako lagunak izan dira lehiaketan.