Nesken pala partidaren irudia
Pilotakadaz pilotakada, frontoia bete dinamikaren barruko saioa egin dute gaur Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Etxerat elkartearen jarduera da, eta pilota partiden bitartez euskal presoen sakabanaketa salatzeko jarduera da, kirol eta festa giroan. Gaur Oiartzunen hiru modalitateko partidak jokatu dituzte hainbat pilotarik hamarnaka ikusleren aurrean. Oarso Bidasoko saioa izan da gaurkoa.
Eskualde eta herri guztietan izan diren irabazleekin, finalak jokatuko dituzte hurrengo asteburuan. Gipuzkoaren kasuan Tolosan jokatuko dituzte azken partida horiek hilaren 29an.