Kote Camacho sortzaile oiartzuarraren
Atxuriko milagrua film laburraren grabazioaren zati bat egiten ari dira Oiartzungo plazan. Egileak HITZA-ri esan dionez, lanaren muntaketa urte bukaerarako egin nahi dute, eta 2015ean estreinatu. Bien bitartean, hamarnaka estrak lagundu dituzte lanaren protagonistak gaur Oiartzungo plazan, hainbat ikusleren jakin-min gosea asez. Sorkuntzaren tituluak mirari batez hitz egiten badu, gaurko
milagrua izan da 27 graduan baserritarrez jantzita eta aurpegiak beltzez margotuta hamarnaka estra ikustea.