Sanmartzialak ofizialki ez dira hasi, baina Irunen bada giroa. Horren erakusle da gaur Betti Gotti Euskara eta KUltur elkarteak antolatu duen herri bazkaria. 1.6oo gazte bildu dira Ficobako 2. eta 3. pabilioietan festaren atarikoan, eta hainbeste jenderekin, suposa daitekeen bezala, giroa ikusgarria izan da. Goizean koadrilen arteko olinpiadak eta poteoa egin dituzte bazkaria berotzeko, eta otorduaren ondoren, nork daki… Giroa ez da faltako behintzat.