Vilaren aldeko elkarretaratze bat, Irunen (Argazkia: Angula Berria)
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, Fermin Vila Mitxelena
Fermo irundarra Espainiaratu zuen atzo (ostirala) Erresuma Batuak; Espainiako Poliziaren dibisio berezi batek egin zuen bidaia Erresuma Batutik Madrilera. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko du orain poliziak irundarra.
2010eko ekainean atxilotu zuten Vila Belfasten; bertan sukaldaria zen. 44 urte ditu. Bere estradizioaren kontrako hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabeteetan Irunen.