Errenteria-Oreretako Islamiar Kultura Zentroa herritar orori dago zabalik jada
Gaur goizean inauguratu dute Errenteria-Oreretako Islamiar Kultura Zentroa. Elkarbizitzarako, errespeturako, aniztasunerako eta Errenteria-Orereta eraikitzeko gunetzat eman dute zentroa bertako kideek eman duten hizketaldian, eta elkarbizitzan sakonduz, elkar ezagutza ezinbestekoa dela argitu dute. Hori da Islamiar Kulturaren Zentroaren xedea, kultura horren ezagutza zabaltzeko gunea izatea, eta aldi berean, elkarbizitzarako gune izatea.
http://youtu.be/EX6lSEdL5w8

Elkarbizitza eta elkarren ondoan bizitza gauza ezberdina direla esan dute bertako kideek inaugurazio ekitaldian. Alegia, elkarrekin bizi daitekeela inor ezagutu gabe, eta elkarbizitza eraiki daitekeela herrian komunitatea guztien artean —xedea edo jatorria edozein dela ere—, elkarrizketaren bitartez. Eta horretan, elkarbizitzan, eredu dela esan dute Errenteria-Orereta, politikatik hasita erlijio komunitateetara. Azken horren erakusle da herriko apaizak ekarpena egin duela gaurko inaugurazioan, hizketaldi batekin.
Modu globalean pentsatu, herrian lan egin. Hori da islamiarren gunearen beste helburuetakoa, gaur esan dutenez. “Ongi etorri denei hona. Zuena ere bada, herritarrena”, esan dute, “elkarbizitza, bakea, elkartasuna eta maitasuna sustatuko ditugu”.
Islamiar zentroko eta herriko apaizaz gain, herritarrek zein PSE-EEren udal taldearen bozeramaile Jose Angel Rodriguezek hitz egin dute inaugurazioan. Errenteriako alkate Julen Mendoza, eta gainontzeko alderdi politikoen ordezkariak ere bertan izan dira.