San Pedro eta San Martzial jaietako egitarau ofizialak zenbait aldaketa eta eransketa jasan dituela jakinarazi du Irungo Udalak.
- Alberto Gorriz XV. lehiaketa bihar 09:00etatik 16:30era eta etzi 13:00etatik 19:00etara jokatuko da, Stadium Galen.
- Jose Antonio Loidi Bizkarrondo eta Ricardo Alberdi kaleen artean hilaren 24ean izango den kontzertuan ez du Back taldeak joko, Black Moon taldea ariko dela baizik. 20:00etan izango da emanaldia.
- Padel Indoor Bidasoak antolatutako gaueko padel lehiaketa hilaren 27an izango da eta ez 28an egitarauan agertu bezala. Lehiaketa 19:30ak eta 23:00ak bitartean garatuko da.