Gehiegikeririk ez emateko neurriak hartuko ditu udalak
Alkoholarekin sor daitezkeen arazoak medio, kontrol kanpaina berezia abiatuko du udalak Udaltzaingoaren bidez sanmartzialetara begira. Ildo horretan, ostatu eta txosnen artean 560 alkoholimetro banatu dituztela, beste hainbat neurrien artean, jakinarazi du Goizane Alvarez zinegotziak. Horrez gain, Ailaket elkarteak testing-ak egingo ditu zenbait egunetan Ficoba kanpoaldean jarritako standean.
Era berean, Emakundek bultzatutako jaietako berdintasun kanpainarekin bat egin du tokiko gobernuak. 2.600 pegatina eta 160 kartel banatu ditu hiriko hainbat puntutan zehar horretarako.