San Joan Egunaren bueltan, badute zer ospatu Errenteria-Oreretako Galtzaraborda eta Fanderia auzoetan. Izan ere, bietan ekitaldiz jositako egitarauak prestatu dituzte. Gaur arratsaldean hasiko dira biak ala biak. Hona hemen Galtzarabordako jaien egitaraua (Fanderiakoa
hemen dago):
Gaur
- 19:00etan: Txupinazoa. Gero, Galtza eta Borda erraldoiak auzoan barrena ibiliko dira, buruhandi eta trikitilariek lagunduta.
- 19:30ean: Toka, bote eta igel txapelketa.
- 20:00etan: Haur jokoak Parke kalean.
- 20:00etatik 05:00etara: Helduentzako futbito txapelketa.
- 22:00etan: Iazko jaien argazki emanaldia, txokolate jatea eta filma. Ondoren, karaokea.
- 04:00etan: Baratxuri zopa.
Bihar
- 09:00etan: Diana Udal Txistulari Bandaren eskutik.
- 09:00etatik 14:00etara: Moto txikien erakustaldia eta lasterketa futbito zelaian.
- 11:00etan: Haur jokoak eta tailerrak.
- 11:00etan: Errenteriako Talogileak.
- 12:00etan: Kendama tailerra.
- 12:00etan: Erraldoi eta buruhandien irteera Mandoegi kaletik, Ostargi konpartsaren eskutik.
- 16:00etan: Mus txapelketa.
- 16:30ean: Gimkana Babes Zibilaren eskutik.
- 17:00etatik 19:00etara: Futbito txapelketaren finalak.
- 18:30etik: Pizza banatuko dute.
- 19:00etan: Apar festa.
- 20:30ean: Herri afaria Parke kalean.
- 23:00etan: Helduen danborrada.
- 00:30ean: Zezensuzkoa.
Etzi
- 09:30ean: Haurrentzako futbito txapelketa (6 eta 14 urtekoentzako).
- 11:00etan: Amulleta danbor kofradia auzoko kaleetatik ibiliko da.
- 11:00etan: Xake eta xake erraldoia.
- 11:00etatik 13:00etara: Puzgarriak.
- 12:00etan: Galtzaraborda 1964-2014 erakusketa.
- 13:00etan: IX. Patata Tortila lehiaketa eta errifaren zozketa.
- 16:00etan: Poker txapelketa.
- 16:00etatik 19:00etara: Puzgarriak.
- 17:00etan: Ehoziri lanen erakusketa
- 17:00etan: Haur danborrada.
- 18:30ean: Zezenkoak eta poniak.
- 19:00etan: O’Club taldearen kontzertua.