
Iazko herri bazkariko irudia (Argazkia: Betti Gotti)
Irungo Betti Gotti Euskara Kultur Elkartearen urteroko festetako bazkaria egingo dute bihar Ficoban. 1.600 lagun espero dituzte bertan, baina aurretik koadrilen arteko olinpiadak eta poteoa egingo dute. Egunak badu sorpresa bat, ordea: herri bazkarirako propio kanta egin dute,
Hauxe da herri bazkaria izenekoa. Hori lortzeko lehiaketa egin zuten, eta Mikel Goikoetxeak konposatutako, Naiara Espinalek abestutako (Peña Poteo txarangaren doinuenpean) eta Antxeta Irratian grabatutako (bertako Koldori eskerrak eman dizkiote) kanta izan zen garaile.
Herri bazkarian kantarekin “matraka” emango dutela aurreratu dute Betti Gottiko kideek, bertan izango direnei letra emango dietelako besteak beste.
Honakoak dira kanta, eta letra:
Hauxe da Herri Bazkaria kanta
‘Hauxe da herri bazkaria’ kanta, letra