Odol emate saio bat anbulatorioan
Hilaren 24an, asteartea, egingo du Oiartzungo Odol Emaileen Taldeak ekainari dagokion saioa. Apirilean 31 lagunek eman zuten odola, eta kopuru hori gainditu nahi dute, jakinda udan odol gehiago behar izaten dela. Saioa anbulatorioan egingo dute beti bezala, 18:00etatik 20:00ak arte. Bereziki dei egin diete oraindik odola ematen ez dutenei, elkartasun keinua egin dezaten.