Donostia eta badia lotuz, Pasaiara bisitariak erakarri nahi dituen aplikazioa aurkeztu zuten atzo Pasaian. Conectur izena du aplikazioak eta doan deskargatu daiteke Android sistema darabilten sakelakoetan. Ereiten Kultur Zerbitzuak, Cictourgune zentroa, Laurak Bat elkartea eta udala batu dira proiektu teknologiko berritzailean.

Conectur aplikazioak lau ibilbide proposatzen ditu, eta lauak elkar gurutzatzen dira, erabiltzaileari jolasteko aukera eskainiz. Lehen ibilbideak Victor Hugoren bisita kontatzen du; bigarrena ludikoagoa da eta mendiz lotzen ditu Donostia eta Pasaia, Ulian barrena; hirugarrena, kulturalagoa, Groseko artean du interesgunea; azkena, Koldo Izagirrek idatzi du eta Antxo eta Trintxerpe lotzen ditu.
Erretratu historiko eta kulturala
“Pasaiari buruzko erretratu berria” eskaini nahi du aplikazioak, “historiatik eta kulturatik” eta Ereiteneko David Zapirainek nabarmendu zuenez, “pasaitarrek kontatua”.
Bide batez, bisitarien fluxua kudeatu ahal izatea da aplikazioaren helburua, merkatuaren joerak ezagututa, horiek aztertu eta ondoren horiengan eragin ahal izateko. Bisitariek erakartzea, eta ahal bada bertan kontsumitu dezatela da erronka. Interes hori bultzatuta batu da proiektura herriko merkatari eta ostalarien elkartea. “Pasaia dagokion tokian kokatzea da helburua, bisitatu eta ezagutu gaitzaten eta ahal bada kontsumitu dezatela”, esan zuen Laurak Bat elkarteko buru Jon Nuñezek. Elkarteko establezimendu guztietan aplikazioa jaisteko QRD kodea itsatsiko dutela iragarri zuen Nuñezek.
Bide beretik Amaia Agirregabiria alkatea poza agertu zuen proiektuaren parte izan direlako eta Conectur aplikazioaren bidez Pasaia era berritzaileago batean
erakusteko aukera izango dutelako.