Hemendik aurrera, habia bat aurkitzen denean, lekuko udalera egin behar dela deia, eta handik, dagokion arduradunak erabakiko du egoera bakoitzean komeni den jokabidea. Liztorrak deuseztatzeko bi metodo nagusi erabiliko dira, aga baten bidez intsektizida kabi barruan txertatzea, edo habia tirokatzea.

Liztor beltz bat erleak erasotzen, Oiartzungo erlauntza batean
Gipuzkoako Foru Aldundiak protokolo berria jarri du abian lurraldeko udalekin, guztien artean, liztor beltz edo asiarraren aurka lan eraginkorragoa egiteko. Hemendik aurrera, habia bat aurkitzen denean, lekuko udalera egin behar dela deia, eta handik, dagokion arduradunak erabakiko du egoera bakoitzean komeni den jokabidea.
Azken hilabeteetan egindako lanaren ondoren, jadanik, erabakia du udal bakoitzak bere prozedura, arduradun bat izendatua eta lan talde edo kanpo zerbitzua hautatua. Habiaren kokapenaren arabera, metodo egokia aukeratuko da. Bi dira nagusiak, aga baten bidez intsektizida kabi barruan txertatzea (leku urbano edo ez urbanoetan erabil daiteke), edo habia tirokatuz (azken baliabide bezala erabiliko da).
Informazio bilketa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak,
Nekagip webgunean ,
Liztor beltza lotura prestatu du liztor beltzaren habien informazioa jasotzeko. Bertan egingo da habia guztien jarraipena, udal arduradunek zuzeneko sarrera izango baitute. Programa hori izango da tresna nagusia habien suntsitze prozesuaren gestioan parte hartzen duten eragileak koordinatzeko eta une bakoitzeko egoera ezagutzeko.