Txost-ek iragarri du igandean Oiartzungo Eskuz Pasakako III. Txapelketaren partidak Kontzejupean jokatu beharrean, Iturriozko pilotalekuan jokatuko direla, 10:30etik aurrera, eta aurretik ezarritako ordena jarraituz.
Iturriozko pilotalekuaren azalera Kontzejupearenaren berbera da, nahiz eta luzeran motzagoa izan, zabalagoa da udaletxekoa baino. Biek 126 metro koadro dituzte.
Toki aldaketaren arrazoia da egun horretan Kote Camachok bere film laburraren grabazioa egingo duela plazaren inguruan.