Extretako batzuek makulu hauek erabiliko dituzte
Kote Camacho sortzaile oiartzuarrak film laburra grabatuko du larunbatean Oiartzungo plazan,
Atxuriko milagrua. Extrak behar ditu grabaziorako, eta dagoeneko horien bilaketa hasi dute hainbat bideren bitartez. Izena emanda daudenei, eta izena eman gabe plazara agertuko direnek (grabazioa 15:00etatik 21:00era egitea aurreikusi du Camachok) nola joan behar duten jantzita azaldu dute produkzioaren egileek: “Neskak zapiekin, mutilak txapelarekin hurbildu Oiartzungo plazara”. Izan ere, San Tomas kutsua eman nahi dio Camachok grabazioari.
Grabazioa bitartean pintxopotea aterako dutela iragarri dute, “eta zer gehiago egin behar den bertan azalduko da. Etorri!”.