Mugikortasuna hobetzeko lanak hasi dira Altzibarren
Udalak adierazi duenez, Altzibar auzoan mugikortasuna hobetzeko lanak abian jarri dituzte. Hasteko, eta eguraldiak laguntzen aduen neurrian, “eredu berrirako ezinbestekoak izango diren pintaketa lanak” hasi direla jakinarazi du udalak, Klarene plaza, Donepetri, Mikelete eta Martintxo kaleetan.
Beste lan handiagoak esleituta daude. Baina udalak aurreratu du nahi baino gehiago iraungo dutela lan horiek, horietako batzuk uztailera arte ez baitira hasiko.