Monarkiaren aurkako manifestazioa deitu dute biharko
Irungo Nicolas Gerendian elkarte errepublikanoko kideek manifestazio deialdia luzatu dute biharko. Izan ere, Espainiako koroa hartuko du bihar Felipe VI.k eta horren harira, aurkako jarrera erakutsi nahi dute errepublikanoek Irunen. Zabaltza plazan finkatu dute hitzordua, 19:30ean.