Hurrengo igandean, herri triatloia antolatu dute Donibanen bigarren urtez jarraian. Parte-hartzaileek korrika 200 metro osatu beharko dituzte; igeri 3 kilometro km eta kilometro 1 bizikletan. Irteera Bonantzako arkuantik kokatuko dute; handik, igeri, plazaraino joan beharko da; plazan bizikletak hartu eta Meipiraino joango dira korrikalariak, azkenik Meipitik plazara korrika joateko. Proba 10:30ean hasiko da eta izen-ematea ordu erdi lehengo zabalduko dute, plazan bertan. Parte hartzea doan da izango da eta hainbat sari zozketatuko dituzte.
Haurrentzako lasterketak ere antolatuko dituzte.
Uztailak 12an, Sprint Mailako triatloia
Herri triatloiaren antolatzaileek aurreratu dutenez, uztailaren 12rako Pasai Donibaneko I. Sprint Mailako triatloia antolatuko dute. Zehaztu dutenez, uztaileko probak federazioaren araudiak oinarrituko dute. Interesdunek probarako propio landu duten
webgunean topa dezakete informazio gehiago.